Lagun Artearen eta Altsasuren arteko derbiko puntuak Lakuntzan geratu ziren

Guaixe 2019ko urt. 14a, 14:24

Erregional maila. 16. jardunaldia. Lagun Artea 4 – Altsasu 1

Erregional mailako derbia jokatu zen igandean Lakuntzako Zelai Berrin, Lagun Artea liderraren eta Altsasu laugarrenaren artean. Derbiak beti erakartzen du, eta nahiz eta eguraldia hotza eta desatsegina izan, ikusle dezente hurbildu ziren Zelai Berrira derbiaz gozatzera.

Lagun Artearen eta Altsasuren arteko lehia estua izan zen hasieratik. Berastegik mustu zuen Lagun Artearen markagailua, lehen zatian. Atsedenaldia eta gero zuen abantaila sendotu zuen liderrak, Unai Zubiriak sartutako golarekin. Hala ere Altsasu gerturatu egin zen markagailuan, Mikelek maisuki sartutako golari esker, baina liderrak ez zuen arazo gehiagorik nahi izan eta Ollok eta Nabilek sartutako golekin 4 eta 1 irabazi zuen Lagun Arteak.

Sailkapenean Lagun Arteak jarraitzen du lider, 39 punturekin. 3 puntu ateratzen dizkio Lagunak B bigarrenari (36 puntu). Altsasuk laugarren postuari heltzen dio (28 puntu). Hurrengo jardunaldian Salesianosen kontra aritzekoa zen Lagun Artea eta, asteburuan Lakuntzako festak direnez, partida aurreko astera aurreratu zuten, asteartean jokatu zen eta 0 eta 4 irabazi zuen Lakuntzako taldeak, Ion Ollok, Etor Alegriak, Ander Unanuak eta Iker Ansorenak sartutako golei esker. Bestalde, Altsasuk sailkapenean azkena den Liceo Monjardin taldea hartuko du Dantzalekun.