Araitz-Beteluko Kroseko sakandarrak

Guaixe 2019ko urt. 15a, 12:05

Igandeko Altsasuko Krosa-Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa prestatzeko proba ezin hobea izan zen Betelun jokatutakoa. Alberto Martinez eta Maite Beregaña izan ziren lehen sakandarrak

Igandean Araitz-Betelu Krosa jokatu zen (7,7 km). Probak Betelu izan zuen irteera eta helmuga, eta Arribetik eta Atallutik pasatu zen. 168 korrikalarik hartu zuten parte proba nagusian eta txikienendako kategorietan, aldiz, ehun neska-mutiko inguruk egin zioten aurre euriari, hotzari eta eguraldi kaxkarrari.

Ezpeletako Jean-François Notebaertek hasieratik hartu zuen aurrea, Aitor Mimenza bizkaitarra gertu zuela. Lehendabiziko itzulia elkarrekin egin zuten, baina bigarrenean Notebaertek erritmoa azkartu zuen eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara (24:56). Ezin izan zuen Javier Nagorek 2014an ezarritako errekorra gainditu (24:34). Emakumezkoetan Cabanillaseko Aitana Gilek ez zuen areriorik izan (30:47). Ribera Atlético taldeko kirolariak nabarmendu zuen Araitz-Beteluko Krosa primerakoa zela igandean Altsasun jokatuko den Nafarroako Kros Laburra prestatzeko.

Sakandarren artean Alberto Martinez lakuntzarra izan zen azkarrena (27:38).

Sakandarrak XIV. Araitz Beteluko Krosean
1.Jean-Francois Notebaert (Ezpeleta) 24:56
22.Alberto Martinez (Lak)27:38
29.J. Carlos Gomez (Alts)    28:42
53.L. Estarriaga (Etx)    30:36
64.Maite Beregaña (Uhar)    31:38
90.Kaxi Estarriaga (Etx)    34:49
115.Amaia Aristu (Olaz)    37:22