Album ilustratuak egiteko garaia

Guaixe 2019ko urt. 15a, 12:55
'Cosimoren katiuskak' izan zen 2018ko irabazlea. UTZITAKOA

Nafarroako 22 toki entitateetako Euskara Zerbitzuek, Sakanako Mankomunitatekoa barne, haurrendako album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariaren edizio berri bat antolatu dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago. Maiatzaren 10ean, ostirala, amaituko da epea

Haurrendako album ilustratuak sortzea da Etxepare Sarietako helburua. Hortaz, sortzaileek, bakarka zein idazle eta ilustratzaile elkarrekin, testua eta irudiak osagarri diren lanak aurkezteu behar dituzte. Euskaraz idatzitako jatorrizko eta argitaratu gabeko lanak aurkez ditzakete. Nahi beste lan aurkez daitezke.

Lanak aurkezteko formatua librea da, baina ezin dira 20X21 cm baino txikiagoak izan eta, gutxienez, 15 orrialde bikoitza izanen dituzte. Testuak 4.000 karaktere baino gutxiago izanen dituzte. Lehiaketara azken bertsio inprimatua aurkeztu beharko da, bukatutako albumean agertuko litzatekeen bezala. Ez da beharrezkoa kodernatua egotea, baina grapekin, uztaiekin, espiralekin eta abarrekin lotzea gomendatzen dute. Gainera, maketaren kopia bat pdf formatuan aurkeztu behar da fitxategi bakarrean pendrive batean. Testua ere Word formatuan aurkeztu behar da.

Lanak plika sistema bidez aurkeztu behar dira. Originalak aurkezteko epea maiatzaren 18a despedituko da. Haiek helbide honetara bidali beharko dira: Etxepare Saria. Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua. Elbarren 1, 31.880 Leitza, Nafarroa. Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonak osatuko dute, eta garagarrilaren 28ra arte izanen du erabakia hartzeko. Sari bakarra egonen da: 5.000 euro egile eskubideen aurrerapen gisa eta Pamiela argitaletxeak albuma argitaratzea.