Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdiaren azken ukituak prestatzen ari dira

Guaixe 2019ko urt. 16a, 10:27
2016. urtean Lakuntzan egindako Haur eta Gaztetxo kantarien jaialdiaren emanaldia. ARTXIBOA

Martxoaren 9an, larunbata, 18:00etan, Lakuntzan Haur eta Gaztetxo kantarien emanaldia izanen da

Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdiak euskaraz kantatzeko zaletasuna sustatzea du helburu. 6 eta 16 urte bitarteko haurrek eta gazteek eman dezakete izena eta hiru sail daude: banaka, binaka edo taldeka. Datak eta "gauzak" zehazte aldera, antolakuntzak izen ematearen azken txanpa ireki du.

Urtero Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiaren lau emanaldi egiten dira zonaldeka. Gainera, azken Jaialdi Nagusia egiten da ere. Dagoeneko bi data zehaztu dituzte: martxoaren 9an, Lakuntzan, eta martxoaren 23an, Ansoainen. Martxoaren 16an eta 30ean emanaldiak egin nahi dituzte, eta horiek zehateko parte hartu nahi dutenek lehen bait lehen jakinarazi behar dute. Tuteran eta Zarrakaztelun eginen dira bi emanaldi horiek.

Jaialdi Nagusia, aldiz, apirilaren 13an izanen da, ostirala, Barañaingo auditorioan.

Haur eta Gazte Kantarien Jaialdiak hainbat helburu ditu. Lehenengoa euskaraz kantatzeko zaletasuna bultzatzea da. Gainera, euskararen kantuaren arloan dagoen errepertorio aberatsa haurrei iristea nahi da ere. Hortaz, euskal kantua  heziketarako tresna moduan erabiltzea da jaialdiaren xedeetako bat.

Banaka, binaka edota hiru eta hamabost lagun bitarteko taldetan parte har daiteke. Laguntza istrumentala librea da, beraz, pertsona kopurua eta hauen adina librea da, baita musika tresna ere. Jaialdiak zuzeneko musika bultzatzea helburu duen arren, karaoke ere egin daiteke. Azkenik, a capella ere abestu daiteke.

Izen ematea eta informazio gehiago: amadominguez@tafallaikastola.org