Geroa Baik aldaketaren aldeko topaketa antolatu du

Guaixe 2019ko urt. 17a, 10:08
Javier Ollo Uxue Barkosekin Geroa Bairen ekitaldi batean. Artxiboa.

Ekitaldi irekia da eta gaur, 19:30ean, Irurtzungo udaletxean izanen da.

Geroa Baik hitzaldia antolatu du Irurtzunen gaurko. Topaketan hitza hartuko dutenak Koldo Martinez, koalizioko parlamentu bozeramailea, eta Javier Ollo, Altsasuko alkatea, izanen dira. Koalizioko kideek irurtzundarrei eta inguruko udalerrietako herritarrei ere azaldu nahi diete zer nolako neurriak burutu diren eskualdean legegintzaldian. Aldi berean, Martinezek eta Ollok orain dela ia lau urte lortu zen aldaketa finkatzeko lan egitearen garrantzia berretsiko dute. Geroa Baiko kideek, bide batez, espero du hitzaldian eskualdeko bizilagunen proposamenak, neurriak eta ekimenak jasotzeko aukera izatea.