XXXI. Sakanako Pilota Txapelketaren finalak jokoan

Guaixe 2019ko urt. 18a, 12:10
Sakanako Pilota Txapelketako partida bat. Argazkia: Artxiboa.

Gaur, ostiralean, jokatuko dira, Arbizun (16:30ean) eta Lakuntzan (17:00etan). Lehenengoz, emakumezkoen bi final jokatuko dira, kimuen eta kadeteen mailan. Guztira 13 final jokatuko dira, 7 Arbizun eta 6 Lakuntzan, eta sari ematea San Saastin festetan murgildua egonen den Lakuntzan izanen da

Gaur, ilbeltzaren 18an, ostiralarekin, XXXI. Sakanako Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dira Arbizun eta Lakuntzan. Orain arte Lakuntzako San Saastin festetan jokatzen ziren txapelketaren finalak, baina larunbatarekin, eta aurten San Saastinetan jokatuko dira, baina ostiralean.

Emakumezkoak, lehenengoz
XXXI. Sakanako Pilota Txapelketan Sakanako hainbat pilota klubetan aritzen diren 100 neska-mutikok baino gehiagok hartu dute parte. Aurten, lehenengoz, emakumezkoak aritu dira txapelketan, kimuen eta kadeteen mailan, eta horregatik oso pozik daude antolatzaileak. “Aurten emakumezkoen bi final izango ditugula azpimarratu nahi dugu, eta Sakanako txapelketarekin Sakanan pilota sustatzen jarraitu nahi dugu, bai modalitate honetan eta beste guztietan” adierazi dute antolatzaileek. Eta hori da, hain zuzen ere, Sakanako Pilota Txapelketaren helburua: gure bailaran pilota sustatzea eta Sakanako klubetan pilotan trebatzen ari diren neska-mutikoei txapelketa batean aritzea ahalbideratzea. Bide batez, emakumezkoen pilota sustatu nahi da.

6 klubetako ehundik gora pilotari
Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza eta Irurtzun klubetako pilotariak izan zira XXXI. Sakanako Pilota Txapelketan aritu direnak, ehundik gora neska-mutiko. Gaur, 16:30etik aurrera 7 final jokatuko dira Arbizun, eta 17:00etatik aurrera 6 final Lakuntzan. Bukaeran, Lakuntzak hartuko du sari ematea, nagusien mailako finala jokatu eta gero.

XXXI. Sakanako Pilota Txapelketako finalak
Arbizun, 16:30ean:
Txikiak: Lizaso-Beloki (Irurtzun) / Etxeberria anaiak (Irurtzun)
Umeak 2: Lizarraga-Mitxelena (Pilotajauku) / Beloki-Gorraiz (Irurtzun)
Kimuak 2: Nagore-Escudero (Irurtzun) / Beraza-Enaitz (Aldabide-Gure Pilota)
Haurrak 2: Garmendia-Amado (Aldabide) / Arretxe-Razkin (Aldabide)
Kadeteak neskak: Udane Bergara (Pilotajauku) / Naroa Agirre (Pilotajauku)
Kadeteak 1: Mikel Imaz (Aldabide) / Ioritz Gorrotxategi (Aldabide)
Gazteak: Lima-Azpiroz (Irurtzun) / Araña-Berastegi (Irurtzun)

Lakuntzan, 17:00etan:
Umeak 1: Lizarraga-Etxeberria (Irurtzun) / Xabier-Oihan (Aldabide)
Kimuak 1: Igoa-Okiñena (Irurtzun) / Izagirre-Zabala (Aldabide)
Kimuak neskak: Vergara-Izquierdo (Pilotajauku) / Sanzol-Lanza (Pilotajauku)
Haurrak 1: Baztarrika-Lakuntza (Aldabide) / Imaz-Ortiz (Irurtzun)
Kadeteak 2: Remiro-Ezkurra (Aldabide) / Arraiza-Cidoncha (Sutegi)
Nagusiak: Ansotegi-Beraza (Gure Pilota-Irurtzun) / Murgiondo-Petriati (Irurtzun-Gure Pilota)