Sakanako Futbol Topaketak: igandean kimuak Olaztin

Guaixe 2019ko urt. 17a, 11:30

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 8. jardunaldia hartuko du Olaztik

Igandean Sakanako Futbol Topaketetako 8. jardunaldia jokatuko da Olaztin, goizeko 10:00etatik aurrera. Guztira lau partida dira jokatuko direnak.  

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 8. jardunaldia igandean Olaztin
10:00     Lagun Artea 07 – Lagun Artea 08-1
11:00    Tipi Tapa – Etxarri Aranatz 1 A
12:00    Lagun Artea 08-A  – Etxarri Aranatz A
13:00     Urdiain – Etxarri Aranatz 1