Ansak Zangozako Lau t’erdiko finala jokatuko du

Guaixe 2019ko urt. 17a, 12:41
Ansa Altsasuko Kristo Deuna Torneoan. Argazkia: Artxiboa.

Ansa altsasuarrak (Oberena) Mugiro (Zugarralde) izango du aurkari seniorren mailako finalean. Zubiria (Aldabide) finalerdietan erori zen, Rekalderen kontra (Oberena) galdu eta gero

Aurreko asteburuan Zangozako Lau t’erdiko finalerdiak jokatu ziren. Kimuetan, Zubiria urdiaindarra (Aldabide) aritu zen, eta seniorretan Ansa altsasuarra (Oberena).

Kimuetako finalerdietan, Oberena taldeko Rekaldek 18 eta 5 irabazi zion Zubiriari (Aldabide), eta, hortaz, urdiaindarra ezingo da finaletan aritu. Aldiz, senior mailan Ansa altsasuarrak (Oberena) 22 eta 21 irabazi zion Arribillagari (Ardoi), partida estu eta lehiatuan eta larunbatean, 17:30etik aurrera jokatuko den finaletan ariko da altsasuarra, Zugarralde taldeko Mugiroren kontra, txapelketa bikaina egin eta gero. Ea txapela Sakanara ekartzen duen.