Euskararendako bidelagunak behar dira

Guaixe 2019ko urt. 17a, 19:46
Ziordiko mintzakide taldea. Artxiboa.

Euskara ikasten ari direnekin astean behin ordu batez elkartu eta hizketatzean datza bidelagunaren zeregina.

Mintzakide programan euskara ikasten ari diren 83 sakandarrek eman dute izena. Euskaraz hizketatzeko erraztasuna lortu, ikasitakoa praktikatu edota lotsa galtzeko eman dute izena Mintzakiden. Euskara ikasten ari diren edo hizketatzeko soltura galdu duten lagun talde txiki bat osatzen da eta haiekin bidelagun bat izaten da. Azken horren egitekoa taldeko elkarrizketak bideratzea da. Astean behin, ordu batez. Berdin da tabernan izan, pasiatzen, zinetik atera berritan, mendi buelta eginez… taldeak erabakitzen du eguna eta ordua. Eta gero praktikatzera. Doako programa da eta izen ematea ikasturte guztia zabalik dago.  

Euskaraz hizketatu nahi duten horiei lagundu nahi dietenak bidelagun izan daitezke. Interesa dutenak AEKren Itsasi euskaltegitik (Gartzia Ximenez, 46, Altsasu) pasa daiteke edo 600 482 024 telefonora hots egin dezake.

Mintzakide taldeak
Herria Eguna Ordua Tokia
Irurtzun Asteartea 19:00 Iratxo elkartea
  Osteguna 09:00 Pikuxar
  Ostirala 17:30 Pikuxar
       
Arakil Astelehena* 19:00 Irañetako elkartean
       
Ihabar Ostirala 20:00 Ihabar
       
Arbizu Asteartea 18:00 Liburutegia
       
Iturmendi Astelehena 17:00 Aritzaga
       
Urdiain Osteguna** 19:00 Liburutegia
       
Altsasu Astelehena 11:30 Kaixo taberna
  Astelehena 16:00 Koxka taberna
  Asteazkena 11:00 Lemik taberna
  Osteguna 09:00 Kaixo taberna
  Osteguna 20:00 Lezea taberna***
       
Olatzagutia Asteazkena 17:00 Agedi okindegian
       
Ziordia Asteartea 16:00 Liburutegia
       
* Hilean behin, Astelehen Zoriontsuak.
** Bi astean behin.
*** Euskalkia, bi astean behin.