Nazioarteko turismo azokak, Fiturrek, Madrilen ateak zabalduko ditu gaur, eta hala izanen ditu igandera arte. Nafarroako Gobernuak, aurreko urteetan bezala, standa izanen du azokan turismo arloko profesionalei, eta bisitariei, herrialdearen berri emateko. Sakanak azken bi urteetan baino presentzia txikiagoa izanen du stand horretan aurten, baina han izanen da. Sakanako Garapen Agentziako turismo teknikari Paki Urbitartek azaldu digunez, Dastatu Sakana esku-orria eta Sakanako xenden mapa eskuragarri izanen dute bisitariek. Bai bera bai elikadura teknikari Nerea Viana ostiralean, Nafarroako Egunean, azokan izanen da. Bestalde, Nafarroako Gobernuaren standeko merkataritza-salmahaian Etxarri Aranazko Goazen Bidaiak-eko arduradun Valen Ormazabal izanen da.