Lakuntza-Aralar, Triku Trail eta Beriain Km bertikala 2019ko EHko Rankinerako puntuagarriak izango dira

Guaixe 2019ko urt. 24a, 13:18

Lakuntzako mendi lasterketa ekainaren 9an, Etxarri Aranazkoa ekainaren 30ean eta Uharte Arakilgo Km Bertikala irailaren 22an jokatuko dira

Berri onak datoz Sakanako Zabalarte, Triku Trail eta Aralar Mendi mendi klubendako. Euskal Mendizale Federazioak 2019ko Euskal Mendi Federazioko Mendiko Lasterketen Rankingerako zein probek puntuatuko duten azaldu du, eta puntuagarriak diren 19 proben artean Sakanan jokatuko diren hiru daude: ekainaren 9an jokatuko den XVI. Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa, ekainaren 30ean Etxarri Aranatzen jokatuko den Triku Trail mendi lasterketa eta irailaren 22an jokatuko den Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala. Gure probetan parte-hartzea, beraz, erakargarriagoa izango da aurten mendi korrikalariendako. Aipatu hiru probetan izena ematea oraindik ez da zabaldu.