Xotako jokalariak Nafarroako selekzioan

Guaixe 2019ko urt. 24a, 10:03

16 eta 19 urtez azpiko Espainiako selekzio autonomikoen arteko Txapelketa jokatzen ari da Mazarronen eta Nafarroako selekzioetarako  Xotako hainbat jokalari konbokatu dituzte

Ilbeltzaren 23an hasi eta ilbeltzaren 27an, igandean despedituko da 16 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko Espainiako selekzio autonomikoen arteko Txapelketa. Murtziako Mazarronen jokatzen ari da eta Nafarroako selekzioan aritzeko Xota klubeko hainbat jokalari deitu dituzte.

16 urtez azpiko Nafarroako areto futbol selekziorako Jose Migel Fernandez selekzionatzaileak 12 jokalari konbokatu ditu, tartean Xota klubeko hiru jokalari: Ion Cerviño, Aimar Garro eta Oihan Sanchez. Eta 19 urtez azpiko Nafarroako areto futbol selekzioan Francisco Javier Egea selekzionatzaileak konbokatu dituen 12 jokalarien artean Xotako hiru daude: Mikel Rekalde, Eneko Morgado eta Iñigo Fernandez.

Asteazkenean 19 urtez azpiko txapelketan Nafarroak Ceuta izan zuen aurkari eta 7 eta 2 gailendu ziren nafarrak.