Plazaola bide berdea Fiturren

Arakilgo Udala kide duen Plazaola turismo partzuergoak du izen bereko bide berdearen proiektua aurrera eramateko konpromisoa. Irurtzun eta Saratsa arteko zatiko lanak ia despedituta daude eta
Plazaolako bide berdearen zati hori Madrilgo nazioarteko turismo azokan, Fiturren aurkeztuko du gaur, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren standean, hark finantzatzen baitu lana.