Uholdeak Sakanan

Guaixe 2019ko urt. 24a, 16:11

Azken egunetan botatako euri ugariak Sakanako errepide sareari eragin dio, uholdeak sortu baitira. Errotz-Atondo, Irurtzun-Latasa, Uharte Arakil-Irañeta, Arruazuko autobia azpiko sarrera eta Arbizu-Lizarragabengoa errepideak itxi zituzten atzo. Gaur goizean hala segitzen zuten. Oraintxe aurreneko biak zabalik daude, baina gainerako hiruak ez.