Nafarroako Gobernuak bidesariaren hobaria Nafarroako Autopistaren (AP-15) bidesariaren hobaria pagatzen du joan den mendeko azken hamarkadatik. Azpiegitura maiz erabiltzen eta Via-T gailua duten gidariek badakite neurri horrek euren gastua asko murrizten duela. Nafarroako Gobernuak atzoko bilkuran erabaki zuen lehendik zegoen hobariari beste bat gehitzea. Zehazki 24 ordutan joan-etorria egiten duten ibilgailu arinendako hobaria da eta urte hasieratik egindako bidaiei ere aplikatuko zaie. Legeak hala agintzen zaielako, gidariek bidesariaren BEZ zerga besterik ez dute pagatuko.
Estatuko aurrekontuetan neurri hori indarrean jartzeko 12 milioi euro onartu ziren joan den urtean eta, horregatik, foru administrazioak hobari berria aplikatuko du. Bidesarietako pasa datuak kontuan izanik, Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera neurri hori 3 eta 5 urte artean izanen da indarrean.
Autopistako bide sariak Irurtzun-Iruñea | |||
Ibilgailu arinak | Ibilgailu astunak 1 | Ibilgailu astunak 2 | |
Ohiko joan-etorria | 4,4 | 2,7 | 3,1 |
Joan-etorria 24 ordutan lehengo deskontuarekin | 1,36 | 1,35 | 1,55 |
Deskontu berriarekin | 0,27 | Ez dago deskonturik | Ez dago deskonturik |
Hilean 20 joan-etorri, deskonturik gabe | 88 | Ez dago deskonturik | Ez dago deskonturik |
Hilean 20 joan-etorri, lehengo deskontuarekin | 3,38 | Ez dago deskonturik | Ez dago deskonturik |
Deskontu berriarekin | 1,2 | Ez dago deskonturik | Ez dago deskonturik |