Gobernuak musika eskolekin duen konpromisoa bete du

Guaixe 2019ko urt. 27a, 13:00
Musika eskolan. Artxiboa.

Eta horrela Sakanako bost musika eskolek 121.653,78 euro jaso dituzte, joan den urteko diru-laguntzari dagozkionak. Laguntzak bi ordainketetan egiten dira eta azkenaren berri, 40.551,12 euro, Nafarroako Aldizkari Ofizialak astelehenean eman zuen. Udal musika eskolek euren aurrekontua  hiru diru-iturrietatik osatzen dute: udalen aurrekontua, ikasleen matrikulak eta Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntza. Finantza krisiak Nafarroako Gobernuaren diru-poltsak hustu egin zituen eta musika-ikasketen kostuaren zama udalen eta ikasleen bizkar gelditu zen kasik. Hezkuntza Departamentuak pasa den urtean jakinarazi zuen lortu zuela 2010eko diru-murrizketak lehengoratzea. 2.195.460,84 euro banatu ditu 51 musika eskolen artean. Kopuru horren % 5,54 jaso dute Sakanako bost musika eskolek; ibarra Nafarroako populazioaren % 3,11 da.

Sakanako musika eskolendako diru-laguntzak 2018
Herria Lastailean jasoa Ilbeltzean jasoa Guztira
Irurtzun 18.888,63 9.444,31 28.332,94
Lakuntza 14.743,10 7.371,35 22.114,45
Etxarri Aranatz 24.654,96 12.327,48 36.982,44
Altsasu 19.309,42 9.654,71 28.964,13
Olatzagutia 3.506,55 1.753,27 5.259,82
Guztira 81.102,66 40.551,12 121.653,78