Raul Audikana 26.a Idiazabalgo herri krosean

Guaixe 2019ko urt. 30a, 13:20

458 korrikalarik parte hartu zuten igandean jokatutako proban (10,2 km). Marc Hurtado eta Izaro Rubio gailendu ziren

Igandean korrikalariz bete zen Idiazabal. XXXIX. Idiazabalgo herri krosa jokatu zen, 10,245 kilometroko lasterketa. 458 korrikalarik hartu zuten irteera, eta horietatik 452 iritsi ziren helmugara, Marc Hurtado gasteiztarra (33:05) eta Izaro Rubio ordiziarra (39:37) buru zirela. 10 sakandarrek osatu zuten proba, eta Raul Audikana izan zen azkarrena, helmugan 26.a (36:51). Emakumezkoetan Leire Estarriaga izan zen azkarrena (48:31, helmugan 316.a).

Sakandarrak XXXIIX. Idiazabalgo herri krosean
Gizonezkoak
1.Marc Hurtado (Gasteiz)    33:05
26.Raul Audikana (Olaz)    36:51
45.Ivan Sobredo (Alts)    37:45
46.Felix Benjumea (Alts)    37:47
108.Joseba Iza (Arb)    40:09
116.Asier Estarriaga (Etx)    40:27
214.Xabier Martinez (Alts) 44:34
249.Juan Carlos Perez (Alts) 45:59
318.Iñigo Zapirain (Alts)    48:33

Emakumezkoak
88.Izaro Rubio (Ordizia)    39:37
316.Leire Estarriaga (Etx)    48:31
386.Ainhoa Markinez (Olaz) 52:56