Ezkurdiak eta Martijak gaur aukeratuko dute materiala eta Zabaletak bihar

Guaixe 2019ko urt. 30a, 13:42

Asteburuan Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako 11. jardunaldia jokatuko da, eta jardunaldirako material aukeraketa gaur eta bihar egingo dute pilotariek

Altuna III.ak eta Martijak Urrutikoetxea eta Aretxabaleta izango dituzte aurkari igandean Bilbon eta material aukeraketa lanetan dabiltza, gaur, asteazkenean, 13:30ak pasata hasi behar baitzen material aukeraketa Bizkaia pilotalekuan. Bestalde, Joseba Ezkurdia eta Ladis Galarza Olaizola II.aren eta Albisuren kontra ariko dira larunbatean Idiazabalen eta gaur aukeratuko dute materiala, asteazkenean, 15:30ean, Idiazabalgo pilotalekuan. Bukatzeko, Irribarriak eta Zabaletak Artola eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari larunbatean Labriten eta bihar, ostegunean, 11:00etan egingo dute aukeraketa, Labriten.