Seguros RGA taldeak Rural Kutxa taldea babesten jarraituko du

Guaixe 2019ko urt. 31a, 11:57

Rural Kutxako managerrak, Juan Manuel Hernandez altsasuarrak, eta Seguros RGA-ko zuzendari nagusiak, Pablo Gonzalez de Castejonek, RGA aseguru etxeak Rural Kutxa taldeko bigarren babeslea izateko bi urteko hitzarmena sinatu dute

Seguros RGA taldeak, Rural Kutxako aseguru-etxeak, Rural Kutxa txirrindularitza taldeko bigarren babeslea izaten jarraituko du, bi urtez. Atzo sinatu zuten hitzarmena RGA Aseguru-etxeko zuzendari nagusiak, Pablo Gonzalez de Castejonek, eta Rural Kutxako managerrak, Juan Manuel Hernandez altsasuarrak. Horrela, Rural Kutxa talde profesionalaren eta Rural Kutxa talde afizionatu sakandarraren bigarren babeslea izaten jarraituko du Seguros RGA taldeak, bi urtez.

Juan Manuel Hernandez altsasuarra, oso pozik dago babesletza berritu izanagatik. "RGA ez da soilik babesle bat: bulkatzen gaituen motorretako bat da" adierazi du altsasuarrak, aseguru-etxeak txirrindularitza sustatzeko duen konpromisoa nabarmenduz.