Sakanako Futbol Topaketak: etzi kimuak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2019ko ots. 1a, 09:49

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 9. jardunaldia hartuko du Etxarri Aranazko eskoletako frontoiak

Igandean Sakanako Futbol Topaketetako kimuen 9. jardunaldia jokatuko da Etxarri Aranatzen goizeko 10:30etik aurrera. Guztira hiru partida dira jokatuko direnak. Euria iragarri dutenez, Etxarri Aranazko eskoletako frontoian jokaktuko da jardunaldia. Benjaminek atsedena hartuko dute.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 9. jardunaldia igandean Urdiainen
10:30     Tipi Tapa – Lagun Artea 08
11:30    Lagun Artea 07 – Etxarri Aranatz A
12:30    Urdiain  – Etxarri Aranatz 1