Senar eta Estarriaga Nafarroako Kros Luzean

Guaixe 2019ko ots. 6a, 10:05

Cascanten jokatutako Nafarroako Kros Luzea Txapelketako irabazleak Javier Nagore (29:24) eta Alicia Carrera (34:58) izan ziren

Igandean Cascanteko krosa jokatu zen, aldi berean Nafarroako Kros Luzea Txapelketa zena. Hotza, ziertzoa eta lohia izan ziren 8.850 metroko probako protagonista nagusiak. Gizonezkoetan, Altsasuko Kros Motza irabazi zuen Ivan Aceredak, Javier Nagorek eta Jaouad Boulamanek aurrea hartu zuten eta elkarri zaintzen eman zuten lasterketa azken itzulira arte. Hor Javier Nagorek hartu zuen aurrea eta bakarrik iritsi zen helmugara (29:24), Jaouad Boulamaneri 11 segundo (29:35) eta Ivan Aceredari 17 segundo (29:41) atera zizkion. Iraitz Senar lakuntzarra 43.a sartu zen (34:20).

Emakumezkoetan antzekoa gertatu zen. Maider Leozek hartu zuen aurrea, Alicia Carrera eta Vanesa Pacha atzean zituela. Ez zioten inolako erreleborik egin, baina ongi eutsi zuen, azkeneko bueltan Alicia Carrerak erasoa jo arte. Bakarrik iritsi zen Carrera (34:58) eta 7 segundo atera zizkion Vanesa  Pachari (35:05). Maider Leoz hirugarrena sartu zen (35:14), 16 segundora. Leire Estarriaga etxarriarra 23.a sailkatu zen (44:11).