Elkar Ekinez, ikastolak familiendako espazio bihurtzeko eskaintza

Guaixe 2019ko ots. 6a, 12:44
Iñigo Aritza ikastola.

Gurasoak 0 eta 6 urte arteko seme-alabekin partekatzeko moduko eskaintza eginen du Iñigo Aritza ikastolak.

Iñigo Aritza ikastolan eta Txioka haur ikastolan konpetentzietan oinarritutako hezkuntza proiektuaren aterkia da Kabi proiektu pedagogikoa, haurrak eurak izaten, elkarrekin bizitzen, komunikatzen, ikasten eta pentsatzen eta egiten eta ekiten ikastea helburu duena. Kabi proiektuaren barruan, Elkar Ekinez eskaintzaren bidez, ikastolak familiendako espazio bihurtuko da. Hala, gurasoek eta seme-alabek disfrutatzeko eta kalitatezko denbora pasatzeko eskaintza egin da.

Elkar Ekinez eskaintzaren bidez, ikastolak espazioa eta materialak familien esku utziko ditu, familiak bertan modu autonomoan aritzeko. 0 eta 6 urte arteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, baina proposamena adin guztietako haur eta helduek disfrutatzeko modukoak dira, familian jolastu eta disfrutatzeko. Elkar Ekinez eskaintza baliatu nahi duenak ostiralera arte du izena emateko aukera, 948 562 951 telefonora hots eginez edo jone@inigoaritza.eus e-postara idatziz.

Elkar Ekinez, egutegia
Proposamena Eguna Ordua
Eraikuntzak, argiak eta itzalak Otsailak 12, asteartea 17:00
Sukaldaritza Martxoak 12, asteartea 17:00
Urarekin esperimentatzen Maiatzak 14, asteartea 17:00