Artikutzara Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2019ko ots. 7a, 11:26

Otsailaren 17an Artikutzara mendi ibilbidea antolatu du Sakanako taldeak eta izena ematea zabalik dago

Otsailerako irteera prestatu du Sakanako Mendizaleak taldeak. Artikutzan barnan buelta ederra egitea da asmoa, otsailaren 17an. Dagoeneko autobuserako izena emateko epea zabalik dago herrietako mendi arduradunei esanez edo 639 117 631 telefonora hots eginez. Autobusa, otsailaren 17an goizeko 7:00etan abiatuko da Olaztitik eta Sakanako herrietan geldialdiak eginen ditu, izena eman duten mendizaleak hartzeko.