Sakanako Futbol Topaketak: asteburuko jardunaldia, bertan behera

Guaixe 2019ko ots. 8a, 10:00

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 10. jardunaldiko partidak jokatzekoak ziren Urdiainen eta Altsasun, baina bertan behera geratu dira

Igandean Sakanako Futbol Topaketetako kimuen 10. jardunaldia jokatzekoa zen Altsasun eta Urdiainen. Guztira hiru partida ziren jokatuko beharrekoak, bi Altsasun eta bat Urdiainen, baina bertan behera geratu dira. Hortaz, asteburuan ez da partidarik jokatuko, benjaminen mailakoek ere atseden jardunaldia dutelako.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.