Lagun Arteak eta Altsasuk irabazi egin zuten

Guaixe 2019ko ots. 11a, 13:37
Lagun Artea eta BaraƱainen arteko partida. Argazkia: Lagun Artea.

Erregional maila. 20. jardunaldia: Lagunak B 1 – Lagun Artea 3 / Aurrera KE 2 – Altsasu 3

Erregional mailako 20. jardunaldian bikain ibili dira gure bi taldeak. Lagun Artea liderrak sailkapenean bigarrena den Lagunak taldearen kontra jokatu zuen Barañainen eta hiru puntuak poltsikoan eta lidergoa sendotuagoa ekarri zituzten bertatik. Partida oso borrokatuan, lehen zatian Essobaik Lagun Artea aurreratu zuen eta Essobai berak ere bigarren gola sartu zuen, atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian Burillok lakuntzarren hirugarren gola lortu zuen eta nahiz eta Lagunak taldea markagailuan gerturatu, 1 eta 3 irabazita hiru puntuak Lakuntzara ekarri zituzten Lagun Arteakoek.

Leitzatik ere 3 puntuko zaku ederrarekin bueltatu ziren igandean Altsasuko jokalariak. Partida garrantzitsua zen Altsasuk eta Aurrerak jokatu zutena, laugarren postua baitzegoen jokoan. Eta esan beharra dago Santa Ageda festaren ajeak ez ziren Leitzan gehiegi nabaritu. Aurrerak aurrean jokatu zuen eta Altsasuk atzean itxaron zuen arerioa. Corner bati esker Altsasuk aurreratzea lortu zuen, baina berdintzea lortu zuten leitzarrek. Altsasuk bi gol sartu zituen eta 1 eta 3 aurreratu zen, eta, azkenean, nahiz eta Aurrera 2 eta 3 gerturatu, hiru puntuak Altsasura joan ziren.

Lagun Arteak erregional mailako lider sendo izaten jarraitzen du (51 puntu), Lagunak (42 puntu) eta Ardoi (38 puntu) taldeen aurretik. Altsasu laugarrena da (34 puntu). Hurrengo jardunaldian Lagun Arteak sailkapenean bosgarrena den Aurrera taldea hartuko du eta Altsasuk zazpigarrena den Berriozar.