Kataluniako epaiketa salatzeko deialdiak

Guaixe 2019ko ots. 12a, 15:33
Gure Esku Dagok gaurko kontzentrazioetara deitzeko egin duen kartela.

Kataluniako prozesu independentistako buruzagi politiko eta zibil batzuk Espainiako Auzitegi Gorenean epaitzen hasi dira gaur. Epaiketarekin bat eginez, Gure Esku Dagok mobilizazioak anolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Iruñekoa udaletxeko plazan izanen da, 19:00etan. Ordu berean kontzentrazioa eginen da Arbizuko plazan. Gure Esku Dagok guztira 60 herri baino gehiagotan deitu ditu mobilizazioak. Azkenik, Gure Esku Dagok deituta igande eguerdian manifestazioa eginen da Donostian, Katalunia plazatik abiatuta. Kontzentrazioak Elkartasuna aterpe. Konponbidea. Demokrazioa. Llibertat lelopean eginen dira. Sortuk, bestalde, bi herri borroka bakarra, elkartasuna Kataluniarekin lelopean kontzentrazioa antolatu du Etxarri Aranazko plazan, 19:00etan.