Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak Uharten eta kimuen jardunaldia bertan behera

Guaixe 2019ko ots. 14a, 09:40

Igandean Sakanako Futbol Topaketen benjaminen 6. jardunaldiko partidak jokatuko dira Uharte Arakilen eta kimuen 11. jardunaldiko partidak aste bat atzeratuko dira

Igandean Sakanako Futbol Topaketetan benjamin mailako 6. jardunaldiko partidak egonen dira jokoan Uharte Arakilen, 5 partida guztira. Bestetik, kimuen mailako 11. jardunaldiko partidak jokatzekoak ziren igandean, baina asteburu bat atzeratuko dira, aste honetan Altsasun, Lakuntzan eta Etxarrin ezin direlako partidak jokatu. Otsailaren 24an jokatuko da jardunaldi hori, Dantzalekun.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 6. jardunaldia, igandean, Uharte Arakilen
10:00    Etxarri Aranatz 1 – Altsasu C
10:50    Etxarri Aranatz A – Altsasu B
11:40    Urdiain – Altsasu A
12:30    Sutegi A – Aralar Mendi A
13:20     Aralar Mendi 1 – Sutegi 1

Kimuen 11. jardunaldia, otsailaren 24an Dantzalekun
11:00    Lagun Artea 07 – Urdiain
11:00    Tipi Tapa – Etxarri Aranatz A
12:00    Lagun Artea 08 – Etxarri Aranatz 1