Elurrarengatik atzeratutako igeriketa proba bihar jokatuko da

Guaixe 2019ko ots. 15a, 10:58

Bihar, larunbatean, 17:00etan, duela bi aste elurrarengatik bertan behera geratu zen NKJen Nafarroako Promesen Igeriketa Ligako kimuen mailako 4. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Zelandi kiroldegietako igerilekuetan

Altsasuko Zelandi kiroldegiko igerilekuak XXXII. Nafar Kirol Jolasen (NKJ) Nafarroako Promesen Igeriketa Ligako kimuen mailako 4. jardunaldia hartu behar zuen duela bi aste, otsailaren 2an. Baina elurrarengatik jardunaldia bertan behera uztea eta atzeratzea erabaki zuen Nafarroako Igeriketa Federazioak. Sakanako Igeriketa Taldetik adierazi digutenez, bihar, otsailaren 16an jokatuko da jardunaldia, 17:00etatik aurrera, Zelandi kiroldegian. 

Honako klubeko igerilariak lehiatuko dira: Pamplona CN, Amaya CD, Tenis P., Arenas SDR. Campoamor C., Tafalla CN, Txantrea KKE, V. Aranguren, Ribera Media, Atalaya, Eskuna, Etxabakoitz eta Sakana Igeriketa Taldea. Honako probak osatu beharko dituzte: gizonezkoak 200m libreak, emakumezkoak 200m librean, gizonezkoak 200m bularrean, emakumezkoak 200m bularrean, gizonezkoak 50m tximeletan, emakumezkoak 50m tximeletan eta emakumezkoen erreleboak, 4x50m estiloak.