Burunda Txirrindularitza Taldearen 2019ko aurkezpena, bihar

Guaixe 2019ko ots. 15a, 11:00
Aurreko urteko aurkezpena.

Altsasuko Iortia Kultur Guneak hartuko du Burunda klubeko aurkezpena, bihar, larunbatean, 12:00etan

2019 denboraldia hastear dagoen honetan, gure txirrindulariak denboraldi berria prestatzen dabiltza buru-belarri. Burunda Txirrindularitza Taldeak 2019 denboraldiko taldeen aurkezpena bihar eginen du, larunbatean, 12:00etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Ekitaldian eskoletako taldeak, kadete mailakoa eta juniorrena aurkeztuko dituzte. Lehenik eta behin talde argazkiak eginen dituzte kanpoan eta, ondoren, aurkezpen ekitaldia hartuko du Iortiak.

Aralar kluba martxoaren 10ean
Aralar Txirrindularitza Taldeak martxoaren 10ean eginen du denboraldi berriko aurkezpena, goizeko 11:00etan, Sakana Kooperatiban. Izan ere, aurten babesle berria izanen du Aralar klubak, Sakana Kooperatiba, eta izen berria mustuko du, Sakana, eta jantzi eta maillot berriak.