Udal eta foru hauteskundeak 2019

Alkateak hauteskundeetara aurkeztuko dira

Guaixe 2019ko otsailaren 18a

David Oroz eta Patxi Xabier Razkin.

EH Bilduk jakinarazi duenez, Lakuntzako eta Urdiaingo alkateak koalizioaren alkategaiak izanen dira maiatzaren 26ko udal hauteskundetan. EH Bildutik jakinarazi dutenez, bai Lakuntzan bai Urdiainen Patxi Xabier Razkin Sagastibeltzaren eta David Oroz Alonsoren hautagaitzak izan dira alkatetzarako aurkeztutako bakarrak. Berretsitako bi hautagaitza horiekin, dagoeneko, EH Bilduren Sakanako hiru alkategai ezagutzen dira, azarotik jakina baita Irurtzungo alkategaia Aitor Larraza Carrera izanen dela.