Nafarroako hiru txapeldun sakandar

Guaixe 2019ko ots. 20a, 12:09

Valtierrako Duatloia Nafarroako Duatloi Txapelketa izan zen aldi berean. Sergio Garcia de Eulate 9.a sailkatu zen, eta hiru txapeldun nafar ditugu: Nahia Imaz kadete txapelduna, Javier Gomez Beteranoen 2. mailako txapelduna eta Peio Bergara Beteranoen 3. mailako txapelduna

Hasi da Nafarroako duatloi denboraldia. Asteburuan VII. Valtierrako Duatloia jokatu zen, aldi berean 2019ko Nafarroako Duatloi Txapelketa zena (5 km korrika, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrika). Sakandarrek modu ezin hobean ekin zioten denboraldiari, sakandar bat top-tenean sailkatzeaz aparte, hiru txapeldun nafar sakandar ditugulako.

Valtierrako Duatloia Adrien Latesterek irabazi zuen (1:00:25). Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate 9.a sartu zen (1:01:23). Emakumezkoetan Nuria Rodriguez gailendu zen (1:10:44), eta Nahia Imaz izan zen lehen sakandarra, 12. postuan (1:17:05).

Sakana Triatloi Taldeko gainontzeko duatletak ere bikain ibili ziren. Horren isla, Nahia Imaz Nafarroako kadete mailako emakumezko txapelduna izan zen, Javier Gomez beterano 2 mailako Nafarroako txapelduna izan zen eta Peio Bergara beterano 3 mailako Nafarroako txapelduna.

Asteburuan Lizarrako Duatloia jokatuko da sprint distantzian.

Sakandarrak Valtierrako Duatloian
Emakumezkoak
1.Nuria Rodriguez 1:10:44
12.Nahia Imaz    1:17:05
23.Silvia Perez    1:25:58

Gizonak
1.Adrien Latestere 1:00:25
9.Sergio Garcia Eulate 1:01:23
13.Mikel Astiz    1:02:24
32.Fco. Javier Gomez 1:06:10
36.Ivan Sobredo    1:06:25
42.Jose Ignacio Mikeo 1:07:10
50.Juan Carlos Gomez 1:07:58
144.Peio Bergara 1:21:01