Zabalartek Kanpezora irteera antolatu du eta Iratxok Imotz itzulia eginen du

Guaixe 2019ko ots. 20a, 11:29
Lakuntzako Zabalarte klubekoak, aurreko irteera batean. Argazkia: Artxiboa.

Iganderako mendi txango bana antolatu dute Lakuntzako Zabalarte klubak eta Irurtzungo Iratxo klubak

Aurreko igandean Sakanako Mendigoizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu zuen Artikutzan. Asteburu honetan gure mendizaleek hainbat aukera dituzte. Esaterako, Lakuntzako Zabalarte klubak mendi ibilaldia antolatu du larunbatean Kanpezo, Ioar eta Kodes artean. Irurtzungo Iratxo mendi klubekoak, berriz, igandean Imotz Itzulia egitera joango dira. Eta horri Altsasuko Mendigoizaleak astebururako prestatutako irteera gehitu behar zaio.