Abenduaren 15ean Skape Room izan zen Olaztiko kultur etxean, Irurtzunen Julieta To Da antzezlana izan zen, laster Etxarri Aranatzen egonen dena, eta Altsasu BHI-n antzerki tailerra egiten ari da. Ekimen hauek Ohotzara salto Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Caixako Gizarte atalaren laguntzarekin, martxan jarri duen programaren barruan daude. Programaren helburuak gazteak arte eszenikoetara murgiltzea eta ikuslegoari eskaintza hurbiltzea da.
Ohotzara salto-ren barruan ere otsailaren 18tik 22ra Dantzabide dantza erresidentzia egiten ari dira Altsasu institutuan eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolan. Dantzaz dantzari profesionalek dantza garaikidea "sentitzen eta bizitzen" irakasten ari die institutuko DBH 2. eta 3. mailako eta ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei. Erresidentzian sortutako koreografiak larunbatean Iortia kultur gunean eginen den Growing young ikuskizunean taularatuko dituzte. Emanaldia 19:30ean izanen da.