Sakanako Mankomunitateak Sakanako eukalgintza eta euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdia kaleratu berri du. Diru-laguntzak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzen helburu duten egitasmoei bideratuta daude, baita euskararekiko jarrrera hobetzeko helburua dutenak ere. Martxoaren 29ra arte aurkez daitezke proposamenak, Sakanako Mankomunitatean.
Diru-laguntzak eskatzeko baldintzak Sakanako euskal taldeak izatea, euskararen normalizazioa helburu duten erakundeak izatea eta Sakanakoak ez izan arren, Sakanan jardutea. Hortaz, entitateen ohiko funtzionamendua eta Sakanan egindako jardueretan sortutako gastuak diruz lagunduko dira ere.
Sakanako euskaltegiak diruz laguntzeko deialdia ere plazaratu du Mankomunitateak. Informazio gehiago Sakanako Mankomunitateko web gunean.