Cederna Garalurrek enpresa-kudeaketari buruzko bi ikastaro antolatu ditu

Guaixe 2019ko otsailaren 24a

Garalurrek aurretik antolatutako ikastaroa.

Dohainik dira eta martxoan eginen dira Arbizuko industrialdean dagoen Utzugane, Sakanako garapen zentroan.

Aurreko urteetan bezala, Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko bi ikastaro antolatu ditu. Aurrena, Nola antolatu zure agiriak zerga-betebeharrak betetzeko da eta martxoaren 12an, asteartean, 10:00etatik 14:00etara eginen da. Bigarrena, berriz, Nola egin ogasunarekin egin beharreko tramiteak on-line ziurtagiri digitalaren bidez eta ordainagiriak diseinatzen ikastea da eta martxoaren 20an, asteazkenean, 10:00etatik 12:30era eginen da. Ikastaroetara Excell programa duen eta Mac ez den ordenagailu eramangarria eramatea ezinbestekoa da.

Lantegi horien osagarri gisa, Cederna Garalurrek talde-tutoretza pertsonalizatuak programatuko ditu garagarrilean. Horietan, prestakuntza-ekintzetan parte hartu duten pertsonek beren negozioei buruzko kontu partikularrak planteatu ahal izanen dizkiote kudeaketa aditua den elkarteko teknikariari, hark afera horiek konpon ditzan. Jarduera horiek Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantziazioa dute, Nafarroa Ekintzailea Sarearen bitartez. Cederna Garalur sare horretako partaidea da.

Informaziorako edota izena emateko:
619 328 264 telefonoa edo sakana.admon@cederna.es e-posta helbidea.