28 muslari sakandar Iruñean

Guaixe 2019ko ots. 23a, 09:07
Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean musean jokatzen. Argazkia: www.ehmus.eus

Euskal Herriko Mus Txapelketako finalerako txartelaren bila ariko dira Iruñeko Arrano elkartean 08:30etik aurrera.

Herrietako sailkatze kanporaketak despedituta, Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera joanen diren herrialde bakoitzeko muslariak aukeratzeko eguna izanen da biharkoa. Nafarroan 840 bikotek eman zuten izena lehiaketan, 76 Sakanan. Haietako 157 bikote neurtuko dira finalerako txartela eskuratzeko. Finala Lizarran jokatuko da martxoaren 16an eta harako txartelaren bila 14 bikote sakandar ariko dira.

EH mus txapelketako Nafarroako kanporaketara sailkatutakoak
Herria Zenbat bikote Sailkatutakoak
Irurtzun 10

Bizente Etxeberria-Peio Martinez De Eulate

Kopi Rekalde-Killo Alonso

Uharte Arakil 10

Igor Razkin-Vanesa Perez De Albeniz

Mikel Razkin-Ibai Gorriti

Lakuntza 5 Jokin Goikoetxea-Jesus Mari Goikoetxea
Arbizu 11

Fran Balda-Eneko Lazkoz

Pello Insausti-Txomin Flores

Etxarri Aranatz 15

Jon Ansotegi-Dorita Ansotegi

Rafa Lakuntza-Gorka Garate

Haitz Begiristain-Urtzi Lopez

Iturmendi 7 Jose Luis Muñoa-Miren Galartza
Altsasu 10

Jobita Moro-Saioa Erro

Jesus Mari Reparaz-Jazinto Bengoetxea

Ziordia 8 Alfredo Martin-Andre Perkaz