Nafarroako irristalariak Olaztin bilduko dira bihar

Guaixe 2019ko ots. 22a, 13:15

Nafarroako Abiadura Irristaketa Txapelketako Indoor Txapelketako III. jardunaldia jokatuko da bihar, larunbatean, Olaztiko Erburua kiroldegian, 10:00etatik aurrera



Nafarroako Irristaketa Indoor Txapelketako III. Jardunaldia bihar, larunbatean, jokatuko da Olaztiko Erburua kiroldegian, Sakana Patin Taldeak Nafarroako Irristaketa Federazioaren eta Olaztiko Udalaren laguntzarekin antolatuta.

Nafarroako irristaketa klub ezberdinetako ehundaka irristalari espero dira, tartean Sakana Patin taldekoak. 

oizeko 10:00etan hasiko dira irristalariak lanean. Kategoria ezberdinetako linea lasterketak eta taldekako errelebo probak egongo dira jokoan. Kategoria guztiak lehiatuko dira: mini, aurrebenjamin, benjamin, kimuak, haurrak, gazteak, juniorrak eta seniorrak. Hasieran lineako probak jokatuko dira eta, ondoren, erreleboak.

Irristaketa sustatu
Irristaketaz gozatzeko primerako aukera eskainiko du bihar Erburua kiroldegiak, Nafarroako puntako irristalariak ariko baitira lanean, tartean Sakana Patin taldekoak. Gurean i
ristaketa sustatzea, hori da Sakana Patin taldearen helburuetako bat, irristaketa probak bulkatzearekin batera. Sakanan pista bat egiteko beharra ikusten du Sakana Patin taldeak eta ibarrean irristaketarako araudizko pista bat sortzea da aspaldi aldarrikatzen duena, irristalariek baldintza egokietan entrenatu ahal izateko.