Sakanako Futbol Topaketak: Kimuen 11. jardunaldia igandean Altsasun

Guaixe 2019ko ots. 22a, 10:17

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 11. jardunaldiko partidak jokatuko dira Altsasun

Igandean Sakanako Futbol Topaketetan kimuen mailako 11. jardunaldiko partidak jokatuko dira igandean Dantzalekun, goizeko 11:00etatik aurrera. Benjaminek, bestalde, martxoaren 10era arte atsedena hartuko dute.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 11. jardunaldia, igandean Dantzalekun
11:00    Lagun Artea 07 – Urdiain
11:00    Tipi Tapa – Etxarri Aranatz A
12:00    Lagun Artea 08 – Etxarri Aranatz 1