Nafarroako Ikas-komunitate diren ikastetxeen topaketa Iturmendin

Guaixe 2019ko ots. 22a, 13:23
Iturmendiko eskola.

Bihar, 09:45etik aurrera eginen da topaketa, Sakanako komunitate osoari irekia dagoena.

Komunikas sareak ber bosgarren topaketak egiteko Iturmendiko eskola publikoa aukeratu du. Sare horrek Nafarroan Ikas-komunitate diren ikastetxeak hartzen ditu. Topaketaren aurreneko zatian sareko kideak barrura begira ariko dira. Atsedenaldiaren ondoren, berriz, Neil Mercerren Hitz egitearen hezkuntza garrantzia artikuluaren inguruan hizketaldia izanen dute. Antolatzaileek Sakanako hezkuntza komunitate osoa 11:30etik aurrera topaketan parte hartzera gonbidatu dute.