Burunda pilotalekua merkatalgune bihurtuko da asteburuan. Ibarreko merkatariek aukeren eta stock-aren azoka eginen dute hirugarren urtez. Frontoitik pasatzen direnek haur eta helduendako arropa, oinetakoak eta osagarriak opatuko dituzte. Horietaz aparte, III. Sakanako Stock Azokan kirola egiteko beharrezko guztia, etxea egoki janzteko beharrezkoa, edertasun eta kultura arloko postuak izanen dira. 16 merkatariek salgai izanen duten guztia dendetan normalean salgai dutena da, baina haien prezioa jaitsi eta bisitariek mauka ederrak opatzeko aukera izanen du. Ibarreko dendek azoka baliatuko dute biltegiak hustu eta udaberriko sasoia prestatzeko.
Sakanako Stock Azoka bi urtero ospatzen da. Hasiera batean Altsasuko denden ekimena izan zen, baina duela hiru urte Sakanako denden parte-hartzera zabaldu zen.
16 dendak
Asensio Moda, Iñaki Ileapaindegia, Bengoetxea oinetakoak, Comercial Etxarri altzariak, Intxostia kirolak, Ekin Moda, Gertu Sakana, Iker Kirolak, Joselen, Larka, Lasa Kirolak, Arkatz Liburu-denda, ML Gizonezkoa / Emakumezkoa, Sakana optika, Pinpilinpauxa haur-moda eta Txikitxo.