Sakanako mugimendu feministak martxoaren 8ko greba deialdia prestatzen segitzen du. Grebak bost ardatz izanen ditu: ikasketak, enplegua, kontsumoa, pentsioak eta zaintza. Horren guztiaren berri emateko grebaren inguruko informazioa emateko Irurtzungo karpan batzarra eginen da gaur, 18:30ean. Etxarri Aranazko plazan, bestalde, larunbatean eta igandean. Gune hori 11:00etatik 21:00etara egonen da asteburuan.
Bestalde, mugimendu feministatik jakinarazi dute heldu den ostiralean, martxoak 1, auto karabana eginen dela. M8 grebarako bideak berotzen lelopean Irurtzundik eta Ziorditik abiatuko dira auto segizioak. Hitzordua 18:30ean jarri dute 19:00etan abiatzeko. Bi auto ilarak 20:30ean Etxarri Aranatzen elkartuko dira. Azkenik, XXVI. Irurtzungo Emakumeari buruzko jardunaldien barruan afaria antolatu da martxoaren 9rako. Mahaira eseri nahi duenak martxoak 4ra arteko epea du izena emateko Pikuxarren, Fruitis dendan edo Zabaleta harategian.