Musika eskoletako ikasleak etorkizuneko bandako musikariak izan daitezke; hortaz, esperientzia hartzen joateko iaz hasi ziren bost urteren ondoren Haize Berriak bandaren eta musikari gazteen arteko kontzertua hau egiten. Abesti ezagunez osatutako errepertorio egin dute, gehienak zinemarekin zerikusia dutenak: Dartacan y los Mosqueperros, La historia interminable, Dinsey-ko It's a small world, Los chicos del coro film ospetsuaren Cerf volant abestia eta beste hainbat abesti.
Irurtzungo, Lakuntzako, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko musika eskoletako ikasleak arituko dira bandako kideekin batera.