Erregionala: Lagun Artea eta Altsasu igoera faserako sailkatu dira

Guaixe 2019ko ots. 25a, 13:22
Argakia: S.D. Alsasua

Erregional maila. 22. jardunaldia, azkena: Berriozar 1 – Lagun Artea 3 / Beti Kozkor 0 – Altsasu 2

Erregional mailako liga asteburuan despeditu zen eta gure bi taldeak bikain ibili dira. Batetik, Lagun Artea liderrak 1 eta 3 irabazi zion Berriozarri. Berriozar izan zen markagailuan aurreratu zena, baina bigarren zatian Lagun Arteako Iñakik, Anderrek eta Davidek sartutako golei esker hiru puntuak Lakuntzara ekarri zituen liderrak. Bestalde, Lekunberrin jokatutako partida oso lehiatuan, Beti Kozkor taldeari 0 eta 2 irabazi zion Altsasuk Montoyak eta Imanolek egindako golekin. Beti Kozkor saiatu zen, baina ezin izan zuen Altsasuko atea gainditu. Horretaz gain, Altsasuk elurrarengatik atzeratutako partida jokatu zuen Lagunak taldearen kontra eta 3 eta 2 irabazi zuten altsasuarrek, Rauli, Mikel Arellanori eta Imanol Lobori esker.

Horrela, Lagun Artea liderrak 57 punturekin despeditu du denboraldia eta Altsasu laugarrena sailkatu da, 41 punturekin. Gure bi taldeek, Lagun Arteak eta Altsasuk, preferente mailara igotzeko faserako sailkatu dira eta ibilbide berriari ekingo diote hurrengo jardunalditik aurrera.