Stock azokaren hirugarrena

Guaixe 2019ko ots. 26a, 12:26

Altsasuko Burunda frontoiak hartu zuen asteburuan.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko kideak balorazio ofiziala egiteko zain, III. Sakanako Stock azokak utzi dioen inpresioaren berri eman digu Ainhoa Alvarez Diaz de Arkaiak: “aurreko edizioetan baino jende gutxiago ibili da. Egin duen eguraldi onagatik izanen dela pentsatzen dugu, jendeak beste plan batzuk egin dituela. Jende gutxiago ibiltzean, salmentak ere gutxiago dira. Hala ere, denetarik egonen da”. Guztia aztertzeko bilera eginen dute elkarteko kideek eta, aldi berean, udaberrirako buruan dituzten proiektuak landuko dituzte. Hori eta egunero euren establezimenduetan zerbitzua ematen segitu.

Erlazionatuak

"Jendeak Stock-ak egitea eskatzen digu"

Beleixe irratia eta Guaixe 2019 ots 22 Altsasu