Pentsiodunak kalean

Guaixe 2019ko ots. 25a, 19:06

Etxarri Aranatzen pentsio duinen alde egindako kontzentrazioa. Argazkia: SASOIA

Etxarri Aranatzen eta Altsasun pentsio duinen aldeko kontzentrazioak egin dira.

Sasoia, Nafarroako pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak deituta kontzentrazioa egin da Etxarri Aranazko plazan eguerdian. Bilkuran izan direnek martxoaren 8ko data gogoan, alargunendako pentsio duinak aldarrikatu dituzte. Iza ere, familia aurrera ateratzen bizi guztian etxean lanean egon diren emakumezkoek senar izandakoaren pentsioaren % 60 jasotzen dute aurten. Horrek emakumezko asko pobrezia egoeran uzten ditu.

Horregatik, beste astelehen batez, kontzentratu dira, Pentsioen Sistema Publikoaren, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren, emakumezkoen eta gizonezkoen pentsioen arteko aldea desagertzearen eta iraunkortasun faktorea behin betirako indargabetzean alde. Euren borrokak lorpen batzuk izan dituela ikusita, jendartea mobilizazioetan parte hartzera deitu dute Sasoiak-etik. Aldarrikapen berak zabaldu dituzte Altsasun eguerdian.