Garcia de Eulate zazpigarrena Lizarran

Guaixe 2019ko ots. 26a, 12:23

Duatleta sakandarrek maila bikaina eman zuten Lizarrako Duatloian. Sergio Garcia de Eulate 7.a, Mikel Astiz 13.a, Francisco Javier Gomez beterano 2 mailan lehena eta Nahia Imaz kadeteetan bigarrena sailkatu ziren

Larunbatean III. Lizarrako duatloia jokatu zen. 150 duatleta baino gehiagok hartu zuten parte proba nagusian (5 km korrika, 19 km bizikletan eta 2,5 km korrika). Proba oso lehiatu eta estuan, Beñat Arnaiz gailendu zen (55:06), Deporama taldeko Ruben Andresi 6 segundo aterata. Duatleta sakandºarrak ongi aritu ziren. Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarra 7.a sailkatu zen (56:01) eta Hiruki Valle de Egües taldeko Mikel Astiz 13.a (56:54). Aipatzekoa da ere Sakana Triatloi Taldeko Francisco Javier Gomez altsasuarra 23.a iritsi zela helmugara (59:51) eta beteranoen 2 mailako lehena izan zela.
Emakumezkoetan Miren Apraizek eta San Juan taldeko Maialen Eliak lehia polita izan zuten eta Apraiz gailendu zen (1:08:09), Eliari 41 segundo aterata (1:08:50). Sakana Triatloi taldeko Nahia Imaz 7.a sartu zen (1:15:45), kadeteen mailan bigarrena, eta bere taldekide Silvia Perez 8.a (1:17:29).

Sakandarrak Lizarrako Duatloian
Gizonak:
1.Beñat Arnaiz         55:06
7.Sergio G. Eulate    56:01
13.Mikel Astiz        56:54
23.Fco. Javier Gomez     59:51 (lehen beterano 2. mailan)
28.Juan Carlos Gomez     1:00:07
33.Ivan Sobredo        1:00:13
52.Isidro Asurabarrena     1:02:50
56.Juan Larrea         1:03:14
88.Gorka Chamorro    1:08:43

Emakumeak
1.Miren Apraiz        1:08:09
7.Nahia Imaz        1:15:45 (2. kadetea)
8.Silvia Perez        1:17:29