Urteak pasatzen diren heinean azala aldatzen zaigu, gazte garenean poroak zabaltzen zaizkigu, baita maiz pikor desatseginak atera ere. Orain, aldiz, azala fintzen da eta eguzkitako mantxak zein orbanak ateratzen dira. Azken hori polita da eta gure gorputzean edukitzea poztasunaren arrazoi bat izan daiteke.
Zimurrak estali: Zimurrak ez ditugu eta ezin ditugu estali, baina horiek disimulatu nahi baditugu hoberena argi askoko makillajeak erabiltzea da. Gure aurpegia ongi hidratatzea garrantzitsua da, eta makillatu aurretik azala prestatu behar dugu. Era berean, hautsezko makillajeak utzi eta horiek kremazkoetara aldatu behar dira.
Orbanak: Eguzkiaren eraginez sortutako orbanak estaltzea ere oso zaila da, baina zer egin behar den esango dizuet: ez da zuzentzaile argi bat erabili behar, baizik eta gure azalaren kolorekoa eta hidratatzaile krematsua eman. Kantitate txikiak eman eta ez du axola noiz, makillatu aurretik edo ondoren, bitan ere eman daiteke.
Ezpainetan zimurrak: “Kremazko argiztagarria” erabili behar dugu ezpainetan, horrela bolumen gehiago ikusiko delako, hutsuneak betez. Zimurretan ere hau bota daiteke. Modu horretan, horiek bete eta argia ematen zaie, normalean zimurrek iluntasuna ematen diotelako aurpegiari.
Ile zuria: Oso polita da eta orain modan dago. Erosoa ere bada, baina aurpegia zurbiltzen du eta kolorea baduzu grisaxka jartzen du. Hemendik aurrera kremazko brontzeadorea izanen da zure lagunik hoberena. Honek, kolorea emateaz gain, osasuntsuaren itxura emango digu.
Bekainak: Oso - oso garrantzitsua da makillaje on batean bekainak margotzea, gure begirada aldatzen duelako. Hala ere, kolore egokia aukeratu behar dugu.
Begiak gaztetu: Gaztetzeko behar dugun guztia kolorea da, beraz, hau ere begietan aplikatu. Ahaztu beltza eta arkatz marroi zein borgoinak erabili. Begiaren goiko zatia margotu behar dugu eta ez behekoa, honek begia txikiago egingo digulako. Betile motzak edo eskasak baditugu betazalaren barneko aldea marra beltz batez margotu behar dugu. Begiak pixka bat botata baditugu, berriz, hauetan goranzko delineatu bat egin behar dugu.
Koloreari dagokionez, lur koloreak, koralak… erabili ditzakegu, kolore suabeak.
EZ AHAZTU BETILEAK ORRAZTU BEHAR DIRELA, HAU BAITA DENETAN GARRANTZITSUENA.
Ezpain lodiak: Adinarekin ezpainak findu egiten dira, baina makillajeak hori erraz konpondu dezake. Silikona duen “primer” bat erabili behar dugu zimurrak betetzeko. Azkenik, ezpainak perfilatu behar ditugu baina hau ezpainetakoaren kolore berdina izan behar du.