Jubenilen lehen mailara igotzeko faserako sailkatu dira Lagun Artea eta Altsasu

Guaixe 2019ko ots. 27a, 11:45
Lagun Arteak irabazi du juniorren 2. mailako liga erregularra.

Jubenilen 2. mailako liga erregularra despeditu da eta talde sakandarrek bete dute podiuma: Lagun Arteak lider bukatu du liga (57 puntu), bigarrena den Altsasurekin puntutara berdinduta eta Etxarri hirugarrena sailkatu da (49 puntu)

Asteburuan despeditu zen Jubenilen 2. mailako 3. multzoko liga erregularra. 12 talde lehiatu dira, eta bertan aritu diren 3 talde sakandarrak bikain ibili dira, lehen hiru postutan sailkatu baitira. Azken jardunaldian Lagun Artea liderrak 6 eta 0 hartu zuen mendean Amaya, Berriozarri 2 eta 5 irabazi zion Altsasuk eta Etxarri Aranatz 5 eta 0 gailendu zen Universidad de Navarraren aurrean.

Jubenilen 2. mailako liga erregularrean Lagun Artea gailendu da (57 puntu), bigarrena Altsasu izan da, puntu berberekin, eta hirugarrena Etxarri Aranatz (49 puntu). Beraz, podium sakandar peto-petoa. Liga lehen bi postuetan bukatu duten taldeak, Lagun Arteak eta Altsasuk, jubenilen lehen mailara igotzeko igoera faserako sailkatu dira.