Sakandarrak txukun Oibarren eta Aian

Guaixe 2019ko ots. 27a, 12:37

Argazkia: Oibarko Mendi Maratoi Erdia.

Villa de Aibar Trailean eta Aiako VIII. Mendi Lasterketan aritu dira gure mendi korrikalariak

Asteburuan makina bat mendi lasterketa jokatu dira. Tartean, Oibarren Villa Aibar maratoi erdia (21 km) eta Villa Aibar motza (13 km) jokatu ziren igandean. Maratoi erdian Xabier Zarranz (1:38:02) eta Ana Reina (2:17:25) gailendu ziren, eta David Mutiloa irurtzundarra 25.a sartu zen (2:02:16). Aibar Trail motzean, aldiz, Ander de Luis (1:00:06) eta Irene Artazkoz (1:20:23) izan ziren azkarrenak, eta aipatzekoa da Joseba Galarza iturmendiarra 21.a izan zela helmugan (1:11:37).

Bestalde, ia 300 korrikalarik hartu zuten Aiako VIII. Mendi Lasterketan (14,6 km). Oier Ariznabarreta (1:04:35) eta Natalia Gomez (1:14:18) gailendu ziren, eta Carlos Mañeru etxarriarra 59.a sailkatu zen (1:25:07).

Sakandarrak Villa de Aibar maratoi erdian (21 km)
1.Xabier Zarranz    1:38:02
25.David Mutiloa     2:02:16
118.Francisco Jose Juango    2:40:56

Sakandarrak Villa de Aibar Motzan (13 km)
1.Ander de Luis    1:00:06
21.Joseba Galarza    1:11:37
154.Aitor Etxaniz    1:48:44
163.Iñaki Arkauz    1:50:36
164.Uxue Lazkano    1:50:36

Sakandarrak Aiako VIII. Mendi Lasterketan (14,6 km)
1.Oier Ariznabarreta    1:04:35
59.Carlos Mañeru    1:25:07
159.Iker Flores    1:37:13