Lasterbidean probarako izena ematea larunbatean zabalduko da

Guaixe 2019ko ots. 28a, 12:00

Arbizu eta Lakuntza artean jokatuko da lasterketa, maiatzaren 19an, eta larunbatetik aurrera eman ahalko da izena www.kirolprobak.com web gunean

Euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bulkatzeko ekimena da Lasterbidean lasterketa, kirolean oinarritutako herri ekimena. Urtero toki ezberdinean jokatzen da lasterketa hau. Aurreko urtean Ondarroan jokatu zen, eta aurten Sakanan izanen da. Zehazki, Arbizu eta Lakuntza artean jokatuko da, Arbizu hasiera eta helmuga dela, maiatzaren 19an, “Leixterka denak itxa!” lelopean. Elkartasun probaren izena ematea larunbatean, martxoaren 2an zabalduko da, www.kirolprobak.com web gunean. Ondoren, bazkari erraldoia izango da Lakuntzan.
Probako informazio gehiago www.lasterbidean.eus web gunean dago eskuragarri.